
1985an Thom York, Jonny Greenwood, Colin Greenwood, Ed O’Brien eta Phil Selway musika egiten hasi ziren Abingdon (Inglaterra) eskolako musika aretoan geroago Radiohead izango zenaren hazia sortuz. Bere lehenengo diskotik, 1993ko “Pablo Honey”, taldeak etengabeko bilakaera erakutsi du, musika elektroniko esperimentala, krautrocka edota jazzaren eragin freskoak xurgatuz. Rock historiaren disko onenetariko bat zinatu egin dute, “OK Computer” (1997) iraultzailea, eta eragin zuzena izan dute hainbat talde inportanterengan, hala nola Muse edo Coldplay. Bere azken eta zortzigarren lana 2011ko “The King of Limbs” da, berriro ere, bere estiloa berrasmatzera bultzatu diena talde egonezina eta berriztatzailea dela erakutsiz.


