joomla templates

A+ R A-

RADIOHEAD TALDEAK MUSIKA JARRIKO DIO KLIMA ALDAKETARI BURUZKO DOKUMENTAL BATI



Radiohead taldearen hamalau abesti “The Island President” dokumentalaren soinu-bandaren parte izango dira. Filmean Maldivas irletako egoera larria deskribatzen da, itsasoaren mailaren igoera dela eta. Herrialdeko presidenteak, Mohamed Nasheedek, munduari jakinarazi egin nahi dio klima aldaketaren ondorio izugarriak. Radioheadekoek, ohikoa den bezala, bat egin dute helburu honekin eta hurrengoa adierazi dute: “Itsasoaren mailaren igoeraren kontra zerbait egiten ez bada, guztia galduko dute. Herrialdea itsasoaren azpian geratuko da. Gure musikaren parte bat istorio hau kontatzen laguntzeko erabili egin da”.

“Idioteque”, “Everything In Its Right Place”, “Reckoner”, “House Of Cards” eta  “How To Dissapear Completely” dokumentalaren soinu-banda osatzen duten abestietako batzuk dira.

Hemen ikus dezakegu filmaren aurrerapena: