joomla templates

A+ R A-

RADIOHEAD, DATA ESKLUSIBOAN, LEHEN ARTISTA KONFIRMATUA BILBAO BBK LIVE 2012RAKO

radiohead
-Jaialdiaren zazpigarren edizioa uztailaren 12tik 14ra izango da Kobetamendin

-Abenduaren 14an salgai jarriko da 3 eguneko bonoaren hasierako eskaintza.
Kanpatzeko eskubidea izango du 85 euroan gehi gastuak, horrez gain, deskontuak izango ditu BBK bezeroentzat eta Kultura Bonoarekin egindako erosketetan.


Talde honek ziur aski adostasunik handiena eragin du azken hamarkadako kritika berezituaren artean.

90. hamarkadako diskoek ondorengo musikari belaunaldi oso bat zehaztu zuten Erresuma Batuan. Jazz edo rythm & blueseko musikarietatik elektronika edo hip-hopeko artistetara.

Jon den hamarkadako diskoek talde egonezina, abangoardista erakutsi ziguten, bere buruari aurka egiten ziona bilakatzen jarraitzeko.

30 milioi bat disko saldu dute mundu osoan eta estudioko zortzi album argitaratu dituzte eta horietakoren bat, “OK Computer” (1997) bezala rockaren historia berriko lanik onenetakotzat hartua izan da.

Gainera, azken urte hauetan diskoaren industria goitik behera aldatu dute, bere azken bi lanen salmenta Interneten bidez kudeatuz, eta kasuren batean publikoari berari diskoaren salneurria ezartzen utziz.

Hau guztia azken 26 urteetan burutu dute. Izan ere, euri asko egin du Thom Yorkek, Jonny eta Colin Greenwood anaiek, Ed O´Brienek eta Phil Sewayk geroago, 1985ean, Radiohead izango zenaren hazia osatu zutenetik.

Taldearen bost kideek Abingdon eskola pribatuan (Oxfordshire, Ingalaterra) ezagutu zuten elkar. On A Friday izenpean (egun honetan baino ezin zuten entseatu eskolako musika-aretoan) ospea lortu zuten Oxfordshiren eta 90. hamarkadaren hasieran EMI diskoetxeak eurenganako interesa agertu zuen eta bere zigilu berria izango zenak eskatuta izena aldatu eta Radiohead hartu zuten (Talking Headsen 1987ko abestitik hartuta).

1993an taldearen debuta heldu zen “Pablo Honey”ren argitalpenarekin. Gaur egun klasikoak diren hitak zituen, esaterako: ‘Creep’, ‘Anyone Can Play Guitar’ edo ‘Vegetable’. Ondoren ‘The Bends’ (1995) eta ‘OK Computer’ txalotua (1997) eta ‘High And Dry’, ‘Fake Plastic Trees’, ‘My Iron Lung’, ‘Karma Police’, ‘No Surprises’ edo ‘Paranoid Android’ bezalako abestiek Radiohead-en errepertorioa aberastu zuten.

Joan den hamarkadan ondorego diskoak editatu zituzten: ‘Kid A’ (2000), ‘Amnesiac’ (2001), ‘Hail To The Thief’ (2003) eta ‘In Rainbows’ (2007). Berauetan elektronika edo jazza bezalako estilo ezberdinekin jokatu zuten. Beren azken lanak ‘The King Of Limbs’ du izena eta joan den udaberrian ikusi zuen argia.

Data bakarra, eskaintza bonoa eta deskontuak
Bilbao BBK Live 2012koa izango da Radiohead-ek datorren urtean Espainian izango duen emanaldi bakarra. Hurrengo asteazkenean, abenduak 14, 3 eguneko eskaintza bonoa salgai jarriko da. Bono honekin kanpatzeko eskubidea, edukiera bete arte, izango da 85 euroan gehi banaketa gastuak (6€), hau da, iazko eskaintza bonoa baino 5€ merkeagoa.

Horrez gain, deskontuak egongo dira BBK kutxazain zerbitzuanitzen, www.bbk.es webgunearen edo bbk944310310 sarrerak saltzeko telefonoaren bidez bonoa BBK26 txartel gorriarekin erosten duten guztientzat (bono bakarra txarteleko) eta bonoak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonoarekin ere erosi ahal izango dira.

Eusko Jaurlaritza Kultura Sailaren ekimen hau abenduaren 12an jarriko da salgai. Bonoetako bakoitzak 25 € balio izango du eta 40 €-ko balioa emango dio eramaten duenari liburuak eta musika euskarriak erosteko, baita museo, zuzeneko ikuskizunak eta beste kultura ekitaldiak ikusteko sarrerak eskuratzeko ere.

Bonoa Kultura bonoaren laguntzaileen sarea osatzen dutenen establezimendu bakarrean kontsumitu beharko da (beherago zehazten dira zeintzuk diren). Erosketa 40 €-tik beherakoa bada, aldea ez da esku-dirutan itzuliko. Erosketa 40 €-tik gorakoa bada, aldea dirutan osatuko da.

Bonoak 2012ko urtarrilaren 20ra arteko iraunaldia du. Data horretatik aurrera bonoa ez da onartuko. Bonoa Bizkaian BBK kutxazain zerbitzuanitzetan eskuratu ahal da, Gipuzkoan Servikutxa sarearen kutxazainetan eta Araban www.cajavital.es webgunearen bidez. Beherago zehazten dugu zein saltokitan erosi ahal izango diren Bilbao BBK Liverako txartelak Kultura Bonoarekin abenduaren 14tik aurrera.


BILBAO BBK LIVE 2012

Uztailak 12, 13 eta 14 

Kobetamendi (Bilbo)


Lehen artista konfirmatua:

RADIOHEAD 

DATA BAKARRA ESPAINIAN 2012AN!!


3 eguneko eskaintza bonoa (kanpatzeko eskubidearekin, edukiera bete arte): : 85 € + gastuak (6 €)

SALGAI ABENDUAREN 14AN!!

BALIOZKO ESKAINTZA URTARRILAREN 24A ARTE!!

15 €-ko deskontua lehenengo 500 bonoetan (bono bakarra erosi ahal izango da txarteleko) BBK26 txartel gorriarekin erosiz, BBK kutxazain zerbitzuanitzen, www.bbk.es webgunearen edo bbk944310310 sarrerak saltzeko telefonoaren bidez

SALTOKIAK
BBK Kutxazain Zerbitzuanitzak, BBK Bulegoak (Alacant, Ciudad Real, Logroño, Madril, Malaga, Iruña, Sevilla, Valentzia, Zaragoza), 944 310 310 tl., www.bbk.es, BURGOS (Contrapunto Puba), IRUN (Bloody Mary), GIJÓN (Paradiso Liburudenda), OVIEDO (El Último Mono), PALENTZIA (Discocenter), VALLADOLID (Discocenter), VIGO (Discos Elepé), Ticketmaster Sarea, www.ltinews.net, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, HalcónViajes bulegoak

KULTURA BONOAREKIN EROSTEKO SALTOKIAK

SALGAI ABENDUAREN 14AN!!

Bizkaia: Azkena Bilbao, Ikatz Bilbao (Buenos Aires, 13), Ikatz Durango (Barrankale, 24), Ikatz Portugalete (Ballonti MG)
Araba: Ikatz dendak Gasteiz (Gurutze Zuria, 11 // El Boulevard MG, Zaramaga 1)
Gipuzkoa: Bloody Mary (Irun)