joomla templates

A+ R A-

LAMBCHOP TALDEKO KURT WAGNER-EK “MR. M” DISKO BERRIA AURKEZTEN


Iragarri zuen bezala, Lambchop taldeak “Mr. M”(City Slang Records) disko berria kaleratu du otsailaren 20ean. Kurt Wagnerren hitzetan “norbait galdu ondoren ezagutzen duzun maitasunari buruzkoa lana da” eta zuzen zuzenean bere laguna Vic Chesnutt abeslariaren heriotzan inspiratuta dago.
Radfio 3 kateko Siglo 21 irratsaioak elkarrizketa bat aurkeztu zuen Wagnerrekin pasa den astelehenenan, diskoaren argitalpen datan. Hemen ikus dezakegu zati bat:  

Gogorarazten dugu Lamchop taldeak datorren martxoaren 31n Bilboko BBK Aretoan ikusteko aukera izango dugula BBK Live Bereziak zikloaren barnean eta Nashvilleko taldea baino lehen Cortney Tidwell ere joko duela.
Irratsaioa elkarrizketa osoarekin Radio 3-en webgunean entzun daiteke, 49:30 minutuan: HEMEN.

Martxoak 31, larunbata
LAMBCHOP
+ Cortney Tidwell

19:45h ate irekiera
20:00h Cortney Tidwell
21:00h Lambchop
Sarrera: 25€, %30eko beherapena BBKren bezeroentzat. Sarrerak BBk Aretoan, www.bbk.es webgunean, multizerbitzu kutxazainetan edo 944 310 310 telefonoan eros daitezke.