FAITH NO MORE, ALICE IN CHAINS, PAUL WELLER ETA SKUNK ANANSI
aliceinchains

 

Bilbao BBK Liveko bosgarren edizioaren kartela osatzen doa. Faith No More, Alice In Chains, Paul Weller eta Skunk Anansie zazpi talde berriko nabarienak dira. Zerrenda Gogol Bordello, Dropkick Murphys eta Volbeat-rekin betetzen da.

Faith No More 80 eta 90 hamarkadetako talde inportantenetariko bat dugu. Mike Patton abeslaria taldean sartu zenean, 1989an, metal eta thrash musikak hip-hop, funk, jazz, soul edo hardcore-punk estiloekin nahasten hasi ziren, rock musikako talde berritzaileenetariko batean bihurtuz. 1998an banatu baziren ere, pasa den urtean itzultzea erabaki zuten bere zaleen atseginerako.

Alice In Chains bere aldetik, 90 urteetako grungearen leherketako talde nabarienetariko bat izan zen. Layne Stanley abeslariaren heriotzaren ondoko eten-aldi baten ostean, 2006ean Alice In Chains errepidera itzuli zen William Dubai-rekin batera taldearen buruan. Pasa den urteko irailean ‘Black Gives Way to Blue’ kaleratu zuten, bere lehenengo estudioko disko berria 14 urtetan.

Bestalde, Paul Weller-ek The Jam eta The Style Council talde britainiarren sortzailea izan ondoren, 1990ean bere bakarreko ibilbide bikainari ekin zion. Garai guztietako mod mugimenduaren aitatzat hartzen zaio bere bakarreko aroan beste estiloak jorratzen baditu ere, folk edo country-a bezala.

Skunk Anansie Britainia Handitik datorren beste taldea da. 1994ean sorturiko laukotea 2001ean banatu egin zen eta pasa den urtean berriro biltzea erabaki zuen. 90eko hamarkadan argitaratu zituzten estudioko hiru diskoekin, arrakasta handiko talde batean bihurtu ziren bere herrialdean. Pasa den 2009ko itzulerarekin batera lan berri bat plazaratu zuten 'Smashes And Trashes' izenekoa.

Talde berrien zerrenda New Yorkeko Gogol Bordello (gipsy punk), Massachussets-eko irlandar sustraietako Dropkick Murphys (celtic punk) eta Danimarkako Volbeat (metal, rockabilly eta rock and roll arteko fusioa) osatzen dute.

Egun bakoitzeko banaketa horrela geratzen da:

 

BILBAO BBK LIVE 2010
Uztaila 8, 9 eta 10
Kobetamendi, Bilbao

Osteguna 8
RAMMSTEIN
SLAYER
SKUNK ANANSIE
RISE AGAINST
COHEED AND CAMBRIA
BULLET FOR MY VALENTINE
VOLBEAT
RISE TO FALL
…y más bandas por confirmar

Ostirala 9
PEARL JAM
ALICE IN CHAINS
PAUL WELLER
GOGOL BORDELLO
DROPKICK MURPHYS
CAPSULA
…y más bandas por confirmar

Larunbata 10
FAITH NO MORE
MANIC STREET PREACHERS
JET
…y más bandas por confirmar