THE GASLIGHT ANTHEM

The Gaslight Anthem hamarkada honen erdian, New Jersey-n, sorturiko rock and roll talde bat da The Replacements, Bruce Springsteen, The Clash edo Social Distortion bezalako taldeen eraginpean. 2007an bere lehenengo lana argitaratu zuten, “Sink or Swim”, punk-rockeko nahasketa bat gehiegi nabaritu gabe ideiak garbi zituen talde gazte bat aurkezten zuena. “The ’59 Sound”, bere disko berriak, gauza asko eskaintzeko zituztela baieztatu egin du, rock, pop eta blues estiloak beteranoen antzera eta erraztasun osoz bilduz. “Great Expectations”, “The ’59 Sound” edo “Miles Davis and the Cool” bezalako abestiek talde gazte hau rock musikako oparoenen artean kokatzen dute, zuzeneko iraultzaile bat ziurtatuta dago.

www.gaslightanthem.com