SUPERGRASS

Britainiar rock musikaren talde handienen eraginpean (The Beatles, The Kinks…) Supergrass 90 hamarkadaren erdian sortu zen Britainia Handian. Bere estudioko lehenengo lana “I Should Coco” lehenengo postura heldu zen britainiar zerrendetan. Diskoaren izena “Cafe Coco”-tik hartu zuten, Cowley Road-en (Oxford) kokatuta dagoen kafea eta taldearen batzar lekua izaten ohi zena. Diskoaren miloi erdi ale saldu egin zituzten Britaina Handian eta ian miloi bat mundu osoan. Ordutik hona, Supergrass ingeles pop-rock musikaren talde eragingarrienetariko bat bihurtu egin da, Oasis, Blur edo Manic Street Preachers bezalako taldeekin batera. Pasa den urtean “Diamond Hoo Ha” argitaratu zuten, forma ezin hobean daudela erakutsiz. Taldea Bilbora bueltatzen da bere zuzeneko alairekin.

www.supergrass.com