PRIMAL SCREAM
1984 urtea zen Bobby Gillespie gazteak Primal Scream Glasgow-en sortu zuenean, house, soul, punk eta musika diskoa-ren bidez rock musika birsortzeko asmoz. 80 hamarkadako bukaeran rock klasikoaz eragindutako bi disko argitaratu zituen: “Sonic Flower Groove” eta “Primal Scream”. 1992 urtea heltzen da azkenean eta “Screamadelica” kaleratzen du, benetako altxor bat eta talde honen ibilbidean salto handi bat suposatu zuena. Momentu honetatik aurrera makinaria ikaragarrienetariko bat bihurtzen dira bai estudioan (Swastiska Eyes”, “XTRMNTR”, “Evil Heat”) bai zuzenean. “Beautiful Future”, bere lan berria, rock, pop, psikodelia eta zorameneko beste ostikada bat da, bihotzera zuzenean ailegatzen dena. Bilbao BBK Live ’09 jaialdian Primal Scream esperientzia zuzenean bizitzeko aukera iznago dugu.
www.primalscream.org www.primalscream.net
|