PLACEBO Brian Molko (gitar-jolea eta abeslaria), Stefan Olsdal (baxu-jolea eta koruak) eta Steve Hewitt (bateria) sortu zuten taldea 90 hamarkadaren bukaeran. Amerikar-ingeles bat, suediar bat eta ingeles bat, hiru jatorri eta hiru izaera ezberdin, baina musika ulertzeko modu bakar bat, bizitza hain zuzen. 1996ean David Bowie txunditu ondoren berarekin egin zuten birari esker, estudioan sartu ziren bere bere lehenengo diskoa grabatzera: “Placebo”, taldearen originaltasuna eta ahalmena argi utziz. Bi urte geroago, aurretik ikusitakoa baieztatu egin zuten “Without You I'm Nothing” lanari esker, panorama musikala eraldatu zuen diskoa “Pure Morning” edo “Every You Every Me” singleekin. Orain eragin handiko taldea bihurtuta eta bateria-jole berri batekin Brian Molko eta bereak bueltan daude disko berri bat aurkezteko: “Battle For the Sun”.
www.placeboworld.co.uk
|