LAIN

Gaztea Maketak lehiaketaren irabazle suertatu ondoren, hamasei eta hamazazpi urte bitartean dabiltzan gipuzkuar hauek musika munduan sartu dute burua “Aukera Berri Bat” singlearekin. Bertsioetatik urrun mantentzeko asmoz, Lainek originaltasuna eta berezko soinua bilatzen ditu. Lehiaketak Bilbao BBK Live jaialdian parte hartzeko aukera eman die eta ez dute beraien gaitasuna erakusteko aukera hau galduko. 

www.myspace.com/lainedo