KAISER CHIEFS

Kaiser Chiefs talde ingelesa goraino heldu da bertan geratzeko asmoz. Beraien estreinaldiko lana “Employment” (05) pop bitxiez beteriko diskoa arrakastatsua eta adiktiboa suertatu zen. Bigarren saiakerarekin “Yours Truly, Angry Mob" (07) ospea lortu zuten berriz ere, “Ruby”-ri esker. Leeds-eko boskoteak gol bikainak besterik ez ditu egin. Miloika disko saldu, Brits Awards pilo bildu eta munduan zehar biratu ostean, aurten beraien azken lana zuzenean aurkeztuko dute “Off With Their Heads”, pop melodiez, sinestezinezko riffez eta beraien armonia bereziez gauzaturiko diskoa. Azkenengo hamarkadan Erresuma Batuak eman duen talde garrantzitsuenetariko bat.

www.kaiserchiefs.com