JANE'S ADDICTION
80ko hamarkadaren erdialdean sortuak eta soilik hiru diska izanik, Jane’s Addiction belaunaldi oso batean eragina izan duen talde legendarioa dela esan genezake. 70 hamarkadaren hasieran, hainbeste maite duten Stooges taldea eta 80ko hamarkadaren bukaeran benetan gorroto duten Guns’n’Roses egin zuten bezala, Jane’s Addiction 90 urteetako banda gehienen ekidin ezinezko eragina bilakatu ziren (Pixies taldeak 90 urteetako indiean egin zuen bezala). Guzti hau Jane’s Addiction”, “Nothing’s Shockin” eta “Ritual de lo Habitual” diska magikoen bitartez eta estilo propio, sinestezineko zuzeneko eta aura misteriotsu eta magikoaz lagunduta. Taldea 90 urteen hasieran banatu zen eta orain aurreneko aldiz jatorrizko formazioa batzen da. Mito bat zuzenean ikusteko aukera bakarra eta galduezina.
www.janesaddiction.com
|