BONUAK ETA ESKUMUTURREKOAK

Hiru egunetako bonuak dituztenek sarrera aldatu beharko dute eskumuturreko baten ordez, honek festibalaren eremuan sartu eta irtetzeko aukera emango du hiru egunetan zehar. Zihurtatu beharra dago eskumuturrekoa ondo jarrita dagoela,
sarrera eskumuturrekoagatik aldatzen den momentuan festibalera sartzeko agiria bihurtzen baita. Eskumuturrekoa apurtu edo galtzen bazaizu ezin izango zara kontzertuetara berriro sartu.

Hiru egunetarako bonuak pertsonalak eta aldaezinak dira

Egun bakarreko sarrerek ez dute eskumuturrekorik izango, beraz, festibaleko eremutik irtetzen bazara ezin izango zara berriro sartu.

Eskumuturrekoak eskuratzeko ordutegia:
Osteuna, uztaliak 9 – 12:00etatik 01:00ak arte




KANPALEKUA

Bi kanpaleku egongo dira Bilbao BBK Live’09ra doazen guztientzat. Biak jaialdiko sarreratik gertu egongo dira (planoa begiratu)

Debekatuta dago autoak kanpalekuetara sartzea (rulot-ak, karabanak, furgonetak, kotxeak, motorrak...). Autoak aparkalekuetan utzi beharko dira eta festibaleko eremura doaneko autobusetan igo.



NOIZ IREKITZEN DA KANPALEKUA?

Kanpalekua uztailaren 8an, azteazkena, 18:00etan irekiko da, eta zabalik mantenduko da uztailaren 12ko 14:00ak arte, igandea. Kanpatzeko eskubidea Kobetasonikeko edozein sarrera erosita lortzen da. Aipatutako egunetan edozein momentuan kanpatu daiteke. Kanpalekura janaria, edaria eta kanping gas-a sar daiteke. Jaialdiko eremuan ezin da ez janaria ez edaria sartu. Kanpaleku honen edukiera mugatua da.



NOIZ IREKITZEN DIRA ATEAK?

Ostegunean jaialdiko ateak 16:30etan zabalduko dira, ostirala eta larunbatean, berriz, 16:00etan



BILBAO BBK LIVE FESTIVAL JAIALDIKO ESKENATOKIAK

Bilbao BBK Live jaialdiko musika guztia hiru tokietan biltzen da: bi eskenatoki nagusietan eta Dj-karpan. Heldu bezain laster, jaialdiko bazter guztiak bisitatzea gomendatzen dizugu, orientatzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzeko.



BILBOKO METROA ZABALIK EGONGO DA BILBAO BBK LIVE’09-KO GAUETAN

Bilboko metroak udako gau zerbitzua martxan jarri du eta zabalik mantenduko da asteburuetako gau guztietan iraileko azken asteburuararte.
Festibaleko egun bakoitzean 15.000 pertsona baino gehiago zerbitzu hau erabiliko duela estimatzen da. Asteburuko lehenengo gauan eta goizaldean dagoen garraio eskaera asetzea da zerbitzu honen asmoa, eskaera handituz joan baita azken urteetan, batez ere ekaina eta iraila arteko hilabeteetan. Hobekuntza honekin, Metro Bilbao-k datozen ekintza ezberdinetarako garraio eskaera beteko du, hauen artean Bilbao BBK Live’09 musika festibaleko kontzertuak.



ZIRKULAZIO MOZKETA

Udaltzaingoak zirkulazio mozketa egingo du Kobetamendiko sarbiedean, beraz, baimenik gabeko autoek ezin izango dute pasatu.



JANARIA ETA EDARIA

Jaialdiko hainbat lekuetan barrak aurkituko dituzu ur minerala, garagardoa, edari energetikoak, ogitartekoak, sandwichak… erosteko.

Janaria eta edaria erosteko aldez aurretik ticketak eskuratu behar dira jaialdiko eremuko hainbat tokitan egongo diren lehiatiletan. Ez itxaron azken momentura arte ticketak eskuratzeko, zuhur ibili eta jaialdian sartzerakoan eskuratu, ilarak saihesteko.



OBJEKTU ARRISKUTUSAK

Debekatuta dago jaialdira objektu zorrotzak, beirazkoak, metalikoak, jaurtigaiak, suharberak edo kontundenteak sartzea. Beirazko ontzietan edo latetan sartuta doan janari edo edaria ere debekatuta egongo da. Sarreran miaketa bat egingo dizugu, guztion segurtasunagatik. Mesedez gurekin elkar lan egin eta arin etorri Bilbao BBK Live-era.



ELBARRIENTZAKO GUNEAK

Bi eskenatokietako soinu mahaien alboetan gune garai bat egongo da mugikortasun arazoak dituzten pertsonak kontzertuak ikus ditzaten. Era berean, elbarrientzako autobus egokituak egongo dira.



GUNEA ZAINDUZ

Kobetasonik aparteko kokapena dauka: Kobetamendi. Jaialdia Kobetaseko gainaldean dagoen parkean kokatuta dago, Bilbo hiriko aparteko bistak dituena. Eremu natural honen garbitasuna eta kontserbazioa gure helburu nagusienetarikoa da eta espero dugu zurea ere izatea.



KOMUNAK

Komun kimikoak egongo dira jaialdiko hainbat lekuetan. Gogora ezazu denok erabiliko ditugula, beraz, aurkitzea gustatuko litzaizuke bezala uzten saiatu zaitez.




ZERBITZU MEDIKUAK

Jaialdiaren sarreran zerbitzu medikoak egongo dira, osagileekin, teknikari sanitarioekin, anbulantziekin, larrialdietarako ospitalearekin… Gaixo zentitzen bazara edo istripuren bat bizi ala ikusten baduzu, hona jo, eta berehala tratatzea eska ezazu. Era berean, babes zibileko ordezkaritza bat egongo da.



MERCHANDISING OFIZIALA

Kobetasonik jaialdiko merchandising ofizialeko leku bat egongo da, eta hemen ere jaialdian jotzen duten taldeen materiala aurkituko duzu. 



AZOKA

Jaialdiaren barnean azoka bat egongo da era guztietako artikuluekin, arropa, musika…



BESTELAKO OHARRAK

•Ez ahaztu zure dokumentazioa ekartzea.
•Edaten baduzu, badakizu, ez gidatu. Ziur aski alkohol kontrolak egongo dira inguruneetan.
•Txapela eta eguzkirako babesa ekarri, batez ere lehenengo kontzertuetarako.
•Ur asko edan deshidrataziorik ez izateko.
•Beroa egingo du, beraz, arropa eta oinetako erosoak ekarri.
•Debekatuta dago festibalera soinu edota bideo grabadore profesionalekin sartzea (reflex edo teleobjetiboak dituztenak). Kamera domestikoak baino ezin dira sartu, baina flashik gabekoak.
•Segurtasun arrazoiengatik ez da zaindegi zerbitzurik egonogo, beraz, ez ezazu ekarri debekaturik dauden gauzak edo behar ez dituzunak.

 

NOLA HELDU BILBORA

Bilbo Loiuko (BIO) aireportua hegaldi zuzenak ditu Espainiako hiriburu garrantzitsuenetara eta nazioarteko Londres, París, Basel, Frankfurt, Bruselas, Ginebra, Milán, Munich, Burdeos, Lisboa, Oporto... hirietara. Beste leku batetik Bilbora heltzeko lehenengoz Madrilera edo Bartzelonara joan behar da (Espainiako nazioarteko aireportu handiak). Bilboko aireportua hiritik 9 km-tara dago. Hiriko erdialdera hurbiltzeko autobus zerbitzua dago, gutxi gora behera 0.95€-ko prezioa duena. Bidaia 30 minutu ingurukoa da. Bilbora heltzeko beste modu bat Madril, Bartzelona edo Burgosetik TERMISBUSEKO geltokira doazen autobusak hartzea da. Konpainia asko daude Bilbo eta Espainiako hiriburuen arteko bidaiak betetzen dituztenak. Bilbora heltzeko beste modu bat itxasotik da. Bilboko Portua kokapen garrantzitsua dauka europear alde atlantiakoan, honi esker lotura ona dauka nazioarteko portu nagusiekin, batez ere Amerikar kontinentearekin eta Ipar Europarekin. 200 itsas bide lotzen dute munduko 500 portuekin. "Pride of Bilbao" ferryak Bilbo Portsmouth hiriarekin (Ingalaterra) lotzen du astean bitan (astearte eta larunbatetan).

SARBIDEAK

Bilbao BBK Live eremura heltzeko modu bakarra garraio publikoaren bidez izango da, kasu honetan autobusez, Termibus eta BEC!-etik aterako direnak. Autobusak doakoak izango dira eta 5-10 minutuero aterako dira bai BEC!etik eta Bilbotik igotzeko, bai Kobetamenditik (geldialdia sarreratik 80 metrotara dago) jaisteko. Autobusak eguneko 24 orduetan ibiliko dira, puntako orduetan zerbitzua areagotuz.

JAIALDIRA NOLA HELDU

Bilboko Udaletxeak, Last Tour Internationalekin, batera Bilbao BBK Live-ren antolakuntzan parte hartzen du. Ondoren, biok jaialdira heltzeko prestatu dituzten aukerak adierazten ditugu:

DOAKO AUTOBUSAK
Doako autobusak Termisbusetik, San Mameseko atzeko aldetik, eta barakaldoko BEC!-etik irtengo dira hurrengo orduetan:

Azteazkenean, uztailak 8, arratsaldeko 6etatik goizeko 6etara
Osteguneko (uztailak 9) goizeko zortzietatik igandeko (uztailak 12) eguerdiko 12ak arte etengabe ibilko dira.

*Maiztasuna beharraren araberakoa izango da, puntako orduetan 3-4 minutuero irtengo direlarik.


TAXIAK
Bilboko Taxien zerbitzua bikoiztu egingo da Bilbao BBK Live-en egunetan eta jaialdiko eremuko sarbidean geldialdia egingo dute.

OINEZKOENTZAKO SARBIDEA
Oinezkoentzako bidea Termibus/San Mamesetik hasten da eta, Bentazarra pasarelatik igaroz, Kobetarako bidea hartzen du, ondoko planoa adierazten duen bezala. Bidea seinaleen bidez adierazita dago eta oinez 20 minututan egin daiteke

BESTELAKO GARRAIOAK BILBON

Euskotren enpresak hurrengo garraio zerbitzuak ditu: trena (Atxuriko geltokia), funikularra eta tranbia. Era berean, RENFE-k (Ferrocarriles Nacionales Españoles) Bilbo erditik (Abandoko geltokia) ateratzen diren hiru garraio lerro ditu hirian. Bestalde, FEVE-k Santanderreko geltokitik lan egiten du. Lurpeko garraioa ere dago (metroa), hainbat autobus lerro eta taxiak.

APARKALEKUA

Bilbao BBK Live’09-eko aparkalekua Barakaldoko BEC!-ean egongo da:

-BEC! (Barakaldo)
-2. eta -3. solairuetan 2.700 aparkaleku egongo dira, estalita eta zainduta. Ostegunean, uztailaren 8an, arratsaldeko lauretan irekiko da eta igandean, uztailak 12, arratsaldeko seirak arte egongo da zabalik. Aparkalekura sertzen den bakoitzean 5€ ordainduko dira. Era berean, doako autobusak aterako dira BEC!-eko metro geltokitik.


TAXI ZERBITZUA

Bilbao BBK Live-etik bueltatzeko beste aukera bat taxiz egitea da

-Radio Taxi Bilbao zerbitzuaren telefonoa: 94 444 88 88
-Tele Taxi Bilbao zerbitzuaren telefonoa: 944 442 333 / 944 218 750
-Radio Taxi Bizkaia zerbitzuaren telefonoa: 944 218 750

www.bilbao.net
www.bilbao.net/bilbaoturismo

SARRERAK

Bilbao BBK Live-eko sarrerak aldez aurretik eskura daitezke BBK-ren bidez, edo salmenta tokietan (“Tickets” atala ikusi).

Bilbao BBK Live-eko txarteldegietan ere sarrerak eros daitezke jaialdiaren egunetan arratsaldeko 13.00etatik goizeko 01:00ak arte. Txarteldegiko prezioa aurresalmentakoa baino pixka bat garestiagoa da.

Antolakuntzak ez du erantzunkizunik izango salmenta toki ofizialetan erosi ez diren sarreren benetakotasunaz.

BILBAO BBK LIVE’09-KO TXARTELDEGIAK

Bilbao BBK Live’09-k txarteldegiak izango ditu izango ditu jaialdiaren eremuan sarrerak erosteko edo gonbidapenak eta akreditazioak eskuratzeko. Bertan BBK-n (internetez, telefonoz) erositako sarrerak ere eskura daitezke, hala ere, internetez edo telefonoz erositako sarrerak hobe da BBK-ko kutxazianetan inprimatzea. 

Txarteldegietako ordutegiak:

Osteguna - 9 - 13:00etatik 01:00ak arte
Ostirala - 10 - 14:00etatik 01:00ak arte
Larunbata - 11 - 14:00etik 01:00ak arte

AKREDITAZIOAK ETA GONBIDAPENAK

Gonbidatuek eta prentsako langileek euren eskumuturrekoak eta akreditazioak jaialdiaren sarreran egongo den akreditazioen txarteldegian jaso beharko dituzte.

Akreditazioak eta gonbidapenak jasotzeko ordutegiak:
Osteguna 9: 13:00etatik 01:00ak arte
Ostirala 10: 14:00etatik 01:00ak arte
Larunbata 11: 14:00etatik 01:00ak arte

SARREREN BALDINTZAK

Sarrera hau edukitzeak hurrengo balditzen onarpena suposatzen du:
1. Ez dago sarrera itzultzerik ez diru aldaketa egiterik.
2. Antolakuntzak emanaldiaren programa aldatzeko eskubidea gordetzen du
3. Sarrera eskubidea erreserbatuta dago
4. Sarrerak segurtasun neurriak ditu. Antolakuntzak ez du erantzunkizunik izango salmenta toki ofizialetan erosi ez diren sarreren benetakotasunaz.
Manipulatutako edo apurturiko sarrerak edo faltsua izateaz susmagarriak direnak, baimena emango diote antolatzaileari sarrera ezeztatzeko.
5. Sarrera osorik eta egoera onean izatea beharrezkoa da sartzeko baimena izateko.
6. Publikoa jaialdiaren eremuan sartzerakoan, legearen araberako miaketa bat jaso dezake. Antolakuntzaren arabera arriskutsuak diren objektuekin sartzea debekatuta egongo da, edo araudiaren arabera debekatuak daudenekin sartzea, hala nola argazki makina profesionalekin, bideokamerekin edo grabadoreekin
7. Emanaldi musikaletako irudi eskubideak eta jabego intelektualaren eskubideak erreserbatuta daude. Ezin da espektakulua grabatu antolatzailearen idatzizko baimenik gabe.
8. Festibala bertan behera geratuz gero, antolatzaileak sarreraren itzulera egingo du. Salmenta tokien banaketa gastuak, ordea, ez ditu, inola ere, antolakuntzak itzuliko ez baita zenbateko honen jasotzailea, bestalde, zerbitzu hau sarrera erosterakoan eman dela ulertzen da.
9. Sarreren banaketa enpresak ez ditu, inola ere, antolakuntzaren erantzunkizun eta betebeharrak jasotzen
10. Jaialdiko publikoak komunikabideen irudietan agertu ahal izatea onartzen du bere ondorengo promoziorako.
11. Antolatzaileak eramaileari sarrera ezezta diezaioke edo esparrutik kanporatu antolakuntzaren langileen baldintzak betetzen ez baditu, edo bere segurtasunerako edo besteen segurtasunerako egoera arriskutsua antzematen bada iskanbilagatik edo intoxikazioagatik. Kasu honetan sarreraren eramaileak bere ekintzen arduradun izango da bestelako pertsonengan edo objektuengan kalteak sortarazten baditu.

12. Jabetza pribatuari eginiko maula, kalteak edo/eta bortxakeria zuzena edo zeharkakoa eskubidea emango dio antolakuntzari neurri legalak jarraitzera, zibiliak zein penalak.

13. Sarrerak ez dio eskubiderik ematen bere jabeari ez eta hirugarren pertsonei publizitaterako, marketingerako edo promoziorako erabiltzera (lehiaketak, opariak edo/eta bestelako zozketak barne). Hau gertatuz gero baimenik gabeko iragarle edo erabiltzaileak isuna oradaindu beharko du, aurrealdean agertzen den  sarrera garestienaren prezioa mila aldiz izango dena. Eta ezin izango du ondorengo erreklamaziorik egin kalteengatik. Sarrera eskumuturrekoaren truke aldatu ondoren hau sartzeko eskubidea emango duen elementua bihurtzen da. Eskumuturrekoa galduz gero sartzeko eskubidea galtzen da.

Horregatik:

-Sarrera eskumuturrekoaren truke aldatu egin behar duzu Bilbao BBK Live-era heltzean. Aldaketa egiteko lekua kontzertuen eremuko sarreran kokatuko da.

-Zure eskumuturrekoa zaindu ezazu, iraunkorra da baina ez da metalezkoa. Kontuz ibili batez ere dutxa hartzerakoan, ez baitira onartuko apurtutak edo kaltetuak daudenak.

Inola ere, jailadia bukatu arte, ez ezazu eskumuturrekoa kendu, apurtuko baita eta jaialdira sartzeko eskubidea galduko baituzu. Eremutik ateratzean eskumuturrekoa mantendu, berriro sartzeko beharko duzu eta.