EL COLUMPIO ASESINO

Gure panoramako talderik lotsagabeena, ikaragarriena eta ausartena bueltan dago. El Columpio Asesino nafarrak Bilbora datoz bere hirugarren diskoa aurkeztera “La Gallina”, estatu mailan urte askotan agertu den pop-rock indie musikako lanik hoberena. Bere diskorik miresgarriena eta pertsonalena izateaz gain, konplexuena ere izan da “Yo soy tu Hombre”, “El Destacamento” edo “Mexico” bezalako abestiei esker. Atzean geratzen dira aurreko diskoaren (“De mi sangre a tus cuchillas”) doinu erdi-elektronikoak, honetan, giroak eta moldaketa egokiak taldearen heldutasun momentuaren erakusle baitira. Estatu mailan indie musikako talde inportantenetarikoa zuzenean.

www.elcolumpioasesino.com