ECHO AND THE BUNNYMEN

Echo & The Bunnymen Liverpool-en 1978an sorturiko post-punk talde ingelesa da. Bere lehenengo diskoarekin, “Crocodiles”- izenekoa, Top 20-era heldu ziren Britainia Handian publikoa zein kritikaren mirespena lortuz. Bere hurrengo lanekin ingeles panoraman sendotu egin ziren eta “The Killing Moon”, “Silver” edo “Seven Seas” singleekin taldeak kultuzko statusa irabazi zuen. Formazio aldaketa batzuren ondoren, Ian McCulloch eta Sergeant, taldeko kide originalek, bizirik mantentzen dute taldearen espiritua lan berriak sortuz (“Flowers” 2001 edo “Siberia” 2005) eta gogoratzeko kontzertuak eskainiz. Gaur egun bere disko berria lantzen ari dira “The Fountain” izenarekin kalerartuko dutena.

www.bunnymen.com