DAVE MATTHEWS BAND

Virginian (USA), 90 hamarkadaren hasieran sorturiko taldea da. Dave Mathews Band 35 miloi disko baino gehiago saldu egin ditu, arrakasta berbera lortuz bere kontzertuetan. Bere soinu eklektikoari esker mirestua, taldeak 2009an bira luze bati ematen dio hasiera bere hurrengo diskoa aurkezteko. “Big Whiskey and the Groogrux King” izenekoa, lan honek Rob Cavallo (Green Day, My Chemical Romance) produktorearen ekoizpena izan du, Nueva Orleans-ean grabatu dute eta LeRoi Moore-ren heriotzaren ondoren bere partehartzerik gabe grabatzen duten lehenengoa da. Dave Matthews (ahotsa-gitarra), Boyd Tinsley (bibolina), Stefan Lessard (baxua) eta Carter Beauford (bateria eta perkusioak) taldekideak eskenatokietara bueltatzen dira musikari berri batekin, Jeff Coffin. Taldea bere folk rock eta jazz rock jatorrietara bueltatzen da abesti berriekin.

www.davematthewsband.com