Warning: Parameter 1 to modDimensionMenuHelper::buildXML() expected to be a reference, value given in /home/bgt98th/domains/bilbaobbklive.com/public_html/2009/libraries/joomla/cache/handler/callback.php on line 99

 ASIAN DUB FUNDATION

Asian Dub Foundation, Londreseko kolektiboa, hamar urte daramatza dagoeneko esprezio artistikoaren mugak apurtzen eta disko eta kontzertu ikaragarriak eskaintzen. Punk, dub, reggae, ragga, pop... Asian Dub Foundation taldearen musika atmosferikoa da, zuzena, korapilatsua eta hunkigarria, eranskorra eta landua; komunitate ezberdinekin bat egiten du, klixeak apurtzen ditu eta irtenbideak lortzen ditu beste askok korrontea jarraitzen duten bitartean. Estudioko disko garrantzitsuak argitaratu dituzte, hala nola “Facts And Fictions” (1996), “R.A.F.I.” (1997), “Community Music” (2000) edo bere azkenengo “Punkara” (2008). Mundu osoko zuzenko talderik hoberenetarikoa.

 

www.asiandubfoundation.com