AMA SAY

Hamabi urteko etenaldiaren ondoren Ama Say, Euskadiko rockeko talderik inportantenetariko bat, eskenatokietara bueltatu da kontzertu berezi eta gutxi batzuk emateko asmoz. “Arreta eskeintzen dien edonork lan zabala eta pisutsua, konplexua eta iheskorra bete duen laukote bat ezagutu egingo du”. (Nando Cruz. Rock De Lux. 1996ko urtarrila). “Euskal panoraman frekuentzia berri bati ematen diote hasiera, mamitsua eta aukerak dituena. Ama Say bide berri batetik doa, euskera eta ingelesa nahastuz modu ausartan eta azkarrean, metaforikoan eta zentzudunean. Berezitasun honek leku honetako sorpresa eta bitxikeri batean bihurtzen du taldea, hizkuntzen batasun hori, ohikoa ez den hari batekin lotua, rock'n'roll-aren haria”. (Jon Landau. Deia.1993ko apirila).  

www.myspace.com/amasay

 

 ASIAN DUB FUNDATION

Asian Dub Foundation, Londreseko kolektiboa, hamar urte daramatza dagoeneko esprezio artistikoaren mugak apurtzen eta disko eta kontzertu ikaragarriak eskaintzen. Punk, dub, reggae, ragga, pop... Asian Dub Foundation taldearen musika atmosferikoa da, zuzena, korapilatsua eta hunkigarria, eranskorra eta landua; komunitate ezberdinekin bat egiten du, klixeak apurtzen ditu eta irtenbideak lortzen ditu beste askok korrontea jarraitzen duten bitartean. Estudioko disko garrantzitsuak argitaratu dituzte, hala nola “Facts And Fictions” (1996), “R.A.F.I.” (1997), “Community Music” (2000) edo bere azkenengo “Punkara” (2008). Mundu osoko zuzenko talderik hoberenetarikoa.

 

www.asiandubfoundation.com

 

 BABYSHAMBLES

Azken urteetako taldeen artean ez dago Babyshambles bezala horrenbeste iritzi ezberdin sortzen dituenik. Bere bigarren diskoari esker, “Shotter’s Nation”, taldearen zaleak zein fedegabeenak Peter Doherty, Mick Whitnell, Drew McConnell eta Adam Ficek britainarren agindueetara geratzen dira. 60 urteetako The Doors-en estilotik jazz musikatik gertu dauden baterien distirara doaz. Babyshambles-ekoek hainbat oztopo gainditu egin dituzte Peter Doherty-k gaur egun arte egin duen soinurik landuena lortzeko. Taldeak eragin ugari erakusten ditu The Kinks-etik punkera, Stone Roses kontutan hartuz, Soul 2 Soul-en pixka batekin, 80 urteetako indie-arekin, Madness, Blondie, Tamla Motown eta brit poparekin.

www.babyshambles.net

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 9