| BILBAO BBK LIVE, KOBETASONIK ETA AZKENA ROCK FESTIVAL ETB3-N |
|
ETB3 telebista kateak hainbat saio berezi prestatu egin ditu hiru jaialdi hauetan gertatzen den guztiarekin. Aldez aurretik, aipatu behar dugu Bilbao BBK Live eta Kobetasonik interneten bidez zuzenean ikus daitezkeela www.eitb.com portaleko Gaztea atalean. Bestalde, “ETB3ren Eskutik” programak (larunbatak 22etan) emanaldi berezi batzuk hasi ditu Azkena Rock Festival-aren azken edizioko kontzertuekin, astero eta datorren uztailaren 25era arte iraungo dutenak. Ondoren, saio honek, Bilbao BBK Live eta Kobetasonikeko kontzertuekin jarraituko du. Honetaz gain, Bilbao BBK Live jaialdiko laburpen berezi bat ikusteko aukera izango dugu ere “Gaztea Live” saioan, uztailaren 26ean gaueko hamarretan, hurrengo astelehenean errepilatuko dena gaueko hamaika térdietan. |



