| UNIBERTSOAREN SOINUAK GURE ESKU |
|
“Songs of the Universe” dendetan dago jadanik, Depeche Moderen hamabigarren diskoak taldearen historiaren kapitulu berri bat suposatzen du Dave Gahan abeslariaren arabera. “Garai berri bat da, lan bat bete izan bagenu bezala. Sormenari buruz hitz egiten badugu zerbaiten hasiera edo buekaera suposatzen du”. Datorren urtean Depeche Modek hiru hamarkada beteko ditu. Denbora honetan 45 abesti sartu ditu britainiar zerrendetan eta musika elektronikoa publiko guztiari zabaldu egin dio “Enjoy the Silence”, “Personal Jesus” edo “People are People” bezalako abestiekin. Orain diskoa zuzenean aurkezteko momentua heldu da “Tour of the Universe 2009” birarekin, Bilbao BBK Live jaialditik pasako dena. |



