Warning: Parameter 1 to modDimensionMenuHelper::buildXML() expected to be a reference, value given in /home/bgt98th/domains/bilbaobbklive.com/public_html/2009/libraries/joomla/cache/handler/callback.php on line 99
JANE´S ADDICTION TALDEAREN BITXIKERIAK

Jane's Addiction taldeak bitxikerien bilduma bat argitaratzen du gaur, “A Cabinet of Curiosities” izenekoa. Kutxak hiru Kd eta Dvd bat dakar demoekin, zuzenekoekin, bere disko ofizialetan argitaratu ez diren abestiekin eta hainbat bertsioekin, guztira 43 abesti eta 11 bideo. Taldearen bateria-joleak, Stephen Perkinsek adierazi du: “bete beteta dator... Nik sei edo zazpi kutxa nituen material askorekin eta hoberena aukeratzea bere denbora eraman du”.

Lehenengo bi Kd-etan orain arte argitaratu gabeko materiala dator eta hirugarrenean The Hollywood Palladiumean 1990ean grabatutako kontzertu bat. Dvd-an “Soul Kiss”-en kortometraia dator (orain arte VHS-an bakarrik argitaratuta), honekin batera bideoklipak eta argitaratu gabeko hiru bideo, MTV Italiarako 1990ean grabatuak, ere ikus ditzakegu. Deskarga digitalean eta edizio mugaturiko kutxa formatoan eros daiteke.