| CHRIS CORNELL BILBAO BBK LIVE-RA DATOR "STREAM" DISKOAREKIN |
|
Bere bakarreko aurreko diskoetan, “Euphoria Morning” (1999) eta “Carry On” (2007), rock estilotik urruntzen hasi bazen, “Sceram”-en dace erritmoetan buru belarri sartzen da, sintetizadoreak eta diskotekako efektuak erabiliz. Eta letrei dagokonez atzean geratu dira existentzialismoa eta bizitzaren oinazeak dantzarako gauen alde, bere lizunkeria guztiarekin. Diskoa Timbaland produktoreak ekoiztu egin du, Madonna, Justin Timberlake, Missy Elliot edo Nelly Furtado bezalako izenei lotuta dagoena, eta erabateko aldaketa bat suposatu du Cornell-en estiloan. Dirudienez, nekatuta zegoen behin eta berriz errepikatzen diren eskala pentatonikoetaz eta hardrock musikaren egitura itxiaz, bere gogokoen taldeei buruz komentatzen duen bezala: “Egia esanda, taldeek aldatzen ez baziren asko aspertzen ninduten. Bost edo sei diskoetan gauza bera egiten jarraitzen bazuten interesa galtzen nuen”. Musika estiloan izandako aldaketa arren, zuzenekoetan Chris bere betiko musikariekin mantentzen da. “Talde berbera da, teklatu-jole berri bat bildu dugu baina uste dut hau dela aldaketa bakarra”. Cornell-en zale rockeroenek erabateko aldaketa honen arrazoia bilatu nahi badute, behar bada, Missy Elliot-ekin hasi beharko genuke, “The Rain” abestia entzutea izan baitzen Cornell-ek Timbaland ezagutzearen arrazoia. “Abesti hori zoratzen nau, baina ez nekien berak ekoiztu zuenik”. Eta horrela hasi zen guztia. “Timbaland-rekin telefonoz hitz egiten nengoen abesti batzuen bernahasketa zela-eta, orduan bururatu zitzaidan zerbait freskoa izan litzatekeela disko oso bat biok batera egitea, eta horrela gertatu zen, jajaja. Ideia gustatu zitzaion eta lanean hasi ginen”. |



