|
VETUSTA MORLA, EGUN BAT BILBAO BBK LIVE JAIALDIAN |
|
Vetusta Morla Michael Enderen “La Historia Inteminable” liburuko pertsonai bat da, dortoka oso zahar bat eta fedegabekoa tristurako zingiretan bizi dena, taldeak kontatzen digu. “Kasualitatez aukeratutako izena da gure lehenengo kontzertua eman genuenetik egun gutxira, pixkanaka gure historian oso izen adierazgarria bihurtuz joan da. Aukeratzerakoan espero ez genituen konexioak sortuz joan dira eta kasualitate oso pozgarriak izan dira”.
Ez dira berriak musikaren munduan baina bere “Un Día en el Mundo” diskoaren autoedizioa pasa den urtean izan da arrakastara bultzatu dituena. Bai komunikabide espezializatuek bai publikoak, madrildarrak aukeratu dituzte 2008ko talde errebelazio bezala, merezia eta uka ezina. Puchorentzat, taldeko abeslaria, diskoa astiro egozitako pastelaren ginga izan da: “Egin dugun gauza bakarra disko bat ateratzea izan da, horrenbeste kontzertuetara joan ondoren eta elkar ezagutzeko horrenbeste bidai egin ondoren, musikari bezala sendotzeko falta zitzaigun ginga izan da. Falta zena diskoa zen, maitasun handiz egin dugu eta uste dut maitasun guzti hori eta urteetan zehar jarritako emozio guzti horiek publikoarengana heldu direla. Zoriontzen gaituen publikoak ‘beti hor zeundetela sentitzen dut eta letra eta musika guzti horiek nire barnean zeudela’ esaten digun publikoa da. Sinetsi egin nahi dut jendeak inplikazio guzti hau berea egin duela eta behar bada hauxe izan daiteke diskoaren arrakasta”.
Mdrildarren naturaltasuna izan daiteke gakoa eta horren erakusgarria da “Un Día En EL Mundo” bideoklipak izan duen arrakasta. Bideoan taldea kaletik ibiltzen grabatzen da, bere etxetik kontzertu batera ematera doazela. Gaur egun YouTuben gehien ikusitako bideoen artean dago. Álvaro baxu-joleak kontatzen du: “Eragin handia izango zuela somatu genuen aste bakar batean milaka bisita izan zituelako. Hortik aurrera 2008ko beste pausu bat izan zen. Udaberriko egun batean Fnac-en kontzertu bat ematera gindoaz, kontzertua zazpiretan zen eta aurreko egunean bururatu zitzaigun. Egun horretan errealizadorea kamera batekin eta laguntzaile batekin etorri ziren eta gutako baten etxetik horraino joan ginen jo aurretik justu justu. Bidea egin genuen. Zerbait magikoa izan zen. Guztiok kontzertuaren zirrararekin geunden eta ez genekien izango zituen eraginak”.
Vetusta Morla gaur egungo proposamen handienetarikoa direla argi dago, apalak eta irekiak, desberdinak eta mila experientzi musikaletan ikasiak, zalantzarik gabe aire freskoa ekarri dute panorama estatalera.
|
|
|
|