|

Ez da masa mugimendurik sortzen dituen taldea ez eta salmenta zerrenden markak apurtzen dituena, baina Primal Screamek jarraitzaile leialen legio oso bat dauka. Errepidean daude 1984etik, taldea Glasgow-n (Eskozia) sortu zenetik The Jesus And Mary Chain izandako bateria-jolearen esku, Bobby Gillespie, oraingo honetan abeslari eta gitar-jole bezala, eta Jim Beattieren esku, geroago taldea utzi zuena Spirea-X sortzeko.
Rock psikodelikoko talde bat bezala sortu ziren, “giza naturarako funtsezkoa den musika” egiteko asmoz, eta gaur egun rock alternatibotik eta acid houseren artean ibiltzen dira. 90 hamarkada berezia bihurtu zuten taldeetako bat izan dira, britainiar poparen eskena berrizten musika egiteko modu berri bati esker, funtsezko talde bat rock eta dance musikaren munduan.
Gillespiek berak horrela adierazten du: “Erritmoak melodiari inposatzen ari zaio. Beharrezkoa da abestiaren ideia apurtzea, egiturak apurtzea, melodiaren diktaduratik ihes egitea. Pausu hori eman nuenean askatasun momentu bat izan zen nirentzat. Melodiek bihotzari hitz egiten diote eta erritmoek gorputzari. Nik dantza sortarazi egin nahi dut”.
Taldeak arrakasta eta beherakada bizi egin du, bere hasierako diskoei esker publikoa zein kritikaren onespena lortu ondoren 1992an porrota etorri zen. Arrakasta, drogak, dirua... ezinezkoa zen taldea grabatzeko biltzea. Azkenean rock disko bat egitea erabaki eta Tom Dowd eta George Drakoulia-sen (The Black Crowes) produkzio pean "Give Out But Don't Give Up" kaleratu zuten 1994, kritika eta salmentetan porrot handia izan zena.
Hausnarketa denbora baten ondoren, Bobbyk bere errautsetatik birsortu eta bere gitar-jole Andrew Innesekin batera Trainspotting filmearen musika egiteari ekin zion. Hortik aurrera taldeak diskoak sortzen jarraitu du, hala nola “XTRMNTR” ilun eta bikaina 2000 urtean argitaratuta Kevin Shieldsque-ren eransketarekin.
| 1. Beautiful Future 2. Can't Go Back 3. Uptown 4. The Glory Of Love 5. Suicide Bomb 6. Zombie Man 7. Beautiful Summer 8. I Love To Hurt (You Love To Be Hurt) 9. Over & Over 10. Necro Hex Blues 11. The Glory Of Love (Single Version) 12. Urban Guerrilla 13. Time Of The Assassi |
Bere azkenengo lana “Beautiful Future” dugu 2008an kaleratuta, bere aurreko “Riot City Blues”-etik bi urte pasa ondoren. La berriak begirada bat atzera botazen du, taldeak bere aurreko lanetan garatutako estilo guztiak biltzen dituena, pop psikodelikotik rock eta elektronikara, birsortu egiten dute horrela bere izaera propioa eta puntako taldea izaten jarraitzen direla erakutsi dute.
Gary Mounfielek, “Mani”, (Stone Roses-eko baxu-jole ohia eta Primal Screamen partaidea duela hamaika urtetik) grabazioari buruz hitz egiten du: “Grabatzera sartzen garen bakoitzean bezala, oraingoan ere ez geneukan inolako planik, baina nahiago genuen produktore desberdinekin lan egitea, abesti bakoitzarako ikus puntu desberdinak plazaratuko zituztenak, soinu bakar baten alde apustu egitea baino. Eta izandako emaitza zerbait berria izan da guretzat, irratian primeran ematen duten abesti ulerterrazen bilduma bat”.
Abesti ulerterrazak behar bada, baina ez horregatik funtsik gabekoak, inspirazio iturrira jotzen badugu, berriro ere kritika zorrotz bat topatzen baitugu, oraingoan gero eta gehiago manipulaturik dagoen gizarteari buruzkoa: “Guk disko euforiko bat egiten ahalegindu ginen baina, orduan, Bobby heldu da eta guztia aldatu zen, zeozer guztiz bihurrian bihurtuz. Troya zaldi bat bezalakoa da. ‘XTRMNTR’ entzuten baduzu, begirada guztiz biziosoa zuen, haserretuta eta desatsegina munduan gertatzen ari ziren gerren inguruan. ‘Beautiful Future’-n uste dut bere begirada zelebritien mundura jo duela, nola hiritar arruntek telebistetako realities-ak bereganatzen dituen eta munduan benetan gertatzen ari denatik urrundu egiten den”.
Egiteko falta zaienen inguruan hitz egitean, Moundfieldek bere buruari buruzko aparteko zihurtasuna erakuzten du. “Gauza bat baino ez: benetan merezi dugun onespena lortzea. Britainiako azken urteetako rock talde hoberena gara. Edonor ostikoz jo dezakegu eskenatoki baten gainean, bikainak garelako”.
|