| EDITORS TALDEAREN DISKO BERRIA IRAILEAN |
|
Birmingham-eko laukoteak bere hirugarren diskoa datorren irailaren 21ean kaleratuko dela iragarri egin du. "An End Has A Start" (2007) diskoaren jarraipena "In This Light And On This Evening" deituko da eta, Tom Smith abeslariaren arabera, lan berriak Londreseko hiriaren eragin zuzena dauka, bertan diskoa grabatzen zeuden bitartean izandako bizipenak isladatu baitira. Bestalde, taldeak komentatu du lan honek "kapitulu berri" bat suposatzen duela bere bizitzan eta bere helburuetako bat kapa elektroniko gehiago egitea izan dela, beti ere, bere soinu rockeroa galdu gabe. Dirudienez, marmar elektroniko bat dago disko osoan zehar hiriaren soinua imitatzen duena. Aurrerapen bat itxaroten dugun bitartean hemen dugu "In This Light And On This Evening" diskoaren abesti zerrenda: ‘Smokers Outside The Hospital Doors’ |




