VETUSTA MORLA-K LAN BERRIARI EKINGO DIO URTE BUKAERAN

"Un día en el mundo" diskoaren abestiak lasaitasunez eta prisarik gabe sortu ziren eta modu berdinean prestatuko du Vetusta Morlak bere hurrengo lana, erronka handia kontutan izanda lehenengo honekin 2008ko disko hoberenetariko bat egin dutela, hiru Musika Sari irabazi dituztela eta Espainiako talde errebelazioa izendatu dituzela.

Juanma Latorre-k, taldeko gitarristak, urte bukaeran, momentu honetako kontzertuen bira bukatu ondoren, disko berriaren konposizioarekin hasiko direla iragarri du: "'Un día en el mundo'-ren abestiak pazientzia handiz sortu genituen eta, uste dugu, lasaitasun hau bere arrakastaren arrazoi inportante bat izan dela, pena handia izango litzateke abesti berrietan denbora berdina ez ematea" Juanmak jarraitzen du "gure buruen buruzagiak izatearen sortea daukagu, horrela inork ez gaitu bultzatzen lan berri bat azkar egitera". Beraz, oraindik pixka bat itxaron behar badugu ere, datorren urterako madrildarren lan berri baten zain egon gaitezke.