PLACEBO BUELTAN DAGO “BATTLE FOR THE SUN” AURKEZTEKO

Brian Molko eta Stefan Olsdal, aspaldiko eskolako kideak, Londreseko metroko South Kensingtoneko geltokian aurkitu ziren, dirudienez, ez zuten aldez aurretik inoiz hitz egin baina topaketa horren ondorioz konturatu egin ziren gustu musikal berdinak zituztela. Berehala talde bat sortzea erabaki zuten, hasiera batean Ashtray Heart deitu zutena eta laster Placebo bilakatu zena.

Horrela hasi zen talde ingeles honen historia 1994ean, bi urte geroago bere lehenengo diskoa argitaratu zuten, taldaren izen berekoa. Honek, momentu horretan entzuten zen rock eta brit popa eraldatu zuen eta gutxira arrakastara bultzatu zituen miloi bat kopia baino gehiago saldu ondoren Britainia Handian eta zortzi miloi inguru mundu osoan, soinu ilunak eta letra anbiguoak bere izaeraren seinale bihurtzen zirelarik.

Bere sorreratik hamabost urte pasa dira dagoeneko eta bost disko kaleratu dituzte, orain Placebok bere estudioko lan berri bat argitaratu du pasa den ekainaren zortzian, ia hiru urte disko berririk atera gabe eman ondoren, “Meds” (2006) diskoa kaleratu zutenetik. “Battle For The Sun” izan da Brian Molkoren taldeak aukeratu duen izena.

Grabazioarako talde britainiarrak hiru hilabete pasa ditu Toronton, Dave Bottrill produktorearen estudioetan, hiru Grammy irabazi dituena eta Silverchair, dEUS, Muse, Tool edo AFI taldeekin lan egin duena. Britainiarrek Botrill aukeratu zuten, batez ere, Tool taldearentzat egin dituen lanengatik. Eta, baita ere, diskoetxeetatik urrun mantentzeko asmoz, abesti guztien gaineko kontrola mantendu ahal izateko. Nahasketak Alan Moulderen esku egon dira My Bloody Valentine, Nine Inch Nails edo Smashing Pumpkins bezalako taldeekin lan egin duena.

Molkoren arabera diskoa nahiko alaia atera da, “Battle For The Sun” bitalista eta bikaina da, berarekin ilusioa berreskuratu nahi izan dute hamahiru urteko ibilbidearen ondoren “bizitza eta bizitzea aukeratzeari buruzko lan bat egin dugu, iluntasunetik ateratzeari buruzkoa eta argian barneratzeari buruzkoa

Guztia baikortasuna da Molkorengan disko berriaren inguruan: “Animo oso onarekin aurkitzen naiz”, aipatzen du baina, eta hala ere, zehazten du diskoaren argitasuna arren ez dela beharrezkoa “iluntasunari bizkarra ematea, hor dagoelako, beharrezkoa da eta zarenaren parte delako”. “Dena den diskoa eguzkiaren argitasunean geratzea aukeratzeari buruzkoa da”.

Bestalde, lan honek Steve Forrest bateria-jolearekin grabatu duten lehenengoa da, Steve Hewitt-ek taldea utzi ondoren 2007ko urrian. Molko eta Olsdal-ek hogeita bi urteko kaliforniano hau aukeratu zuten 2006ko bira batean ezagutu ondoren, Evaline taldeko partaidea zenean, Placeboko bira baten kontzertuak zabaldu zituena EEBBetan. Abeslariaren arabera entusiasmoz beteriko norbait nahi zuten, beraiengan motibazioa piztu zezakeena., “guk jadanik bizi izan ditugun gauza guzti horiek lehenengo aldiz sentitzen zituen norbait nahi genuen eta bere berotasunak gure asperkizunetik aterako gintuena, berriro ere mutilak bezala sentiaraziko ziguna”.

Seigarren lan honekin Placebok bere lan pertsonalena egin nahi izan du eta horretarako, Virgin Recordsekin zuen kontratua amaitu ondoren, bere kabuz jarraitu nahi izan dute, grabazioa bere eskuz egin eta banaketa kontratu batzuk bakarrik sinatu dituzte. Molkok aipatzen duen bezala “bizitza asko dago oraindik txakur zaharrean”. Hala ere Molko-k eskerrak eman nahi izan die taldearengan interesatu diren zigilu guztiei: “Oso zoriontsuak izan gara horrenbeste zigilu gugan interesatzeagatik, horrek asko esan nahi du, batez ere, hamabi urte diskoak grabatzen eman ondoren”.