Depeche Mode taldea Bilbao BBK LIve 2009rako konfirmatu den lehenengo  kartel-burua da. Festibalaren laugarren edizioa uztailaren 9, 10 eta 11an izango da Konbetamendin.

Dave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcher-ek taldearen 2009ko bira mundiala arurkeztu zuten atzo Berlineko Olimpia Stadium-ean, “Tour The Universe” izendatu dute eta maiatzaren 10ean emango diote hasiera Tel Aviv-en. Bira honetan taldeak bere disko berria aurkeztuko du, oraindik izen gabekoa eta apirilaren 21ean kaleratuko dena.

Depeche Mode-k elktronika eta rock musikan nabarmen izan diren ‘Music for the Masses’ (1987), ‘Violator’ (1990) edo ‘Songs of Faith and Devotion’ (1993) diskoen sortzaileak izan dira, 1980an hasi zuten bere ibilbidea eta ordutik hona 100 miloi disko baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.

Azaroaren 12an, azteazkena, Bilbao BBK Live 2009ko hiru egunetarako bonuak salmentara aterako dira. Hasiera bateko eskaitza berezia egingo da urtarrilaren 9ra arte, 100€ + banaketa gastuak preziokoa. Bestalde, BBK26 txartelarikn erositako lehenengo 1500 txartelek  10€ko beherapena izango dute (beherapen bana txartel bakoitzeko).